XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. MENDIBURU BELGUNDARI.

Bere garai artan, belgundari, mixiolaririk aipatuenetakoa au izan zan noski.

Kistarrak, euskaldunak batez ere, zeruratzeko gogo biziaz, sutu-goritua zagon bere biotza.

Euskaldun oroen arimak Jaungoiko'ratu nayez, euskalgi guziak ikasten eginalak egin zituen.

Gauza bera bat bederaren errian nola zerraten galdezka ibili oi zen.

Orrela, galde-galdezka, bertzeen solasak axol aundiaz entzuki eta axol beraz mintzatu ta idatziaz, euskera gauzetan, irakasle aipua eta sermolari bikain-bikaina ororen autuan izatea erditsi zuen.

Animen zeruratzeko bere garra, Iruña'ko goterrki edo diozesa guzira edatu zuen, bere itzaldiak euskeraz egiñez, bai Iruña'n, bai Nafarr mendietako errietan, baita Iruña'ko Gotzayaren mende ziran bertze erri euskaldun anitzetan ere.

Errietara udan bertzerik ezin zitekean atera; bertze aroetan, irakaskizunak eta, egin bear zituelako.

Bainan uda aldean, orietara ere urteoro, bi ilabetez edo, joaten zan.

Bere joan-etorri oyetan, Arbizu, Altsasua, Uarte-Arakil, Egilorr, Beasoain, Urrotz, Etxaleku, Ororbia, Ibero, Gaintza, Errea, Ongotz, Nuin, Aristregi; Berastegi, Asteasu, Azkoitia eta batek daki bertze zenbat errietan ibiliko zen.

Orduan egoin zen noski Baztan da Bertiz-Aranan ere.

Eta nolako lanak ez ote-zituan artzen, ayen biotzak Jaungoikoa'ganatzeko! Arritzekoa omen zen, etzena lanaren azpian indarrgabeturik, lerr egiñik gelditzen.

Iruña'n berriz, S. Zernin deitzen dioten elizan, solas-aldiak euskeraz egiten zituen, Garizuma'ko iganderik geyenetan, euskaldun utsak ziren morroi ta neskameendako.

Bañan Mendiburu'ren izketa garbi ta suarra entzuteagatik, bertze aunitz ta aunitz, euskeraz mintzatzen ezpazetiken ere, aditzeko ainbat bazekitenek, aren predikutara joaten ziren.